XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orduz geroztik batez beste Espainiako energia kontsumoaren % 4 sortu du urtean.

Arrailadurak oso maiz gertatu dira zentral honetan; gehienetan hozketa uretan oxigenoa egoteagatik gertatu dira, baina baita material, muntaia eta soldaketa akatsak medio ere.

Pitzadura hauek direla eta, 1977, 1980, 1984, 1985 eta 1986 urteetan konponketa lanak egin zituzten, hauxe izan zen, gainera, 1989an zentralak izan zuen istripu larriaren arrazoia, hodi bat hautsi zela-eta 250.000 litro urek ihes egin baitzuen.

Duela hiru urtera arte ez da jakin izan zentralak arrailadura ugari dituela bai erreaktore-ontziaren barruan, baita ontziko 97tik 66 sarreratan ere.

Dena den, zartadura horien konponketak behin-behinekoak direla onartuta ere, Nuklear Segurantzarentzako Kontseiluak (NSK) zentralak martxan jarraitu ahal izateko oniritzia eman du.

SANTA MARIA DE GAROÑA ZENTRAL NUKLEARRA

EZAUGARRI TEKNIKOAK

Erreaktorea: ura Irakiten (BWR-3), General Electric enpresak disenatua.

Erregaia: aberastutako uranio oxidoa (78 390 kg.)

Potentzia elektrikoa: 160 MW

Hozteko sistema: Ebro ibaitik zuzenean hartutako ura (25.000 litro/seg.)

Lehendabiziko euspen sistema: Mark-1 eraldatua, presioa ezabatu edo jaistea ekarriko lukeena.

Jabea: Nuclenor S.A. (%50 Iberdrolak, %50 Electra de Viesgok).

Hustiraketa baimena: 1970eko urriaren 30ean, 1993an eta 1995ean berriztatua.

Elektrizitate hornidurarako sareari lotzea: 1971ko martxoak 2an.

Erreaktore ontziaren pisua: 310 tona.

Estatuan energia elektrikoaren ekoiztutako portzentaia 1993an % 2,85

HONDAKINAK ETA ISURIAK.

Gas isuriek ere ekologisten ardura piztu dute, izan ere, urte askotan gas isurketak egun legez baimendutakoak baino 60 bidez handiagoak izatera iritsi dira (orain egunean 10 miliKurio isurtzea onartzen da eta 1971n muga 600tan zegoen).

Likido isuriei dagokienez, ere gauza bera gertatu da: lehen 74 kurio isurtzea onartua zegoen eta egun muga 3ra jaitsi da.

Garoñako zentralak 1972 eta 1974an orduko muga gainditu zuen eta honi zenbait ihesaldi eta matxuraren ondorioz gertatutako isuriak gehitu behar zaizkio.

Garoñako zentral nuklearra Ebro ibaiaren alboan dago.